miércoles, 25 de noviembre de 2015

TXOSTENA

Gaur egun, ikasleok gehien ezagutzen dugun txostena, ebaluazio-txostena da. Baina, gaur egun egiten diren ebaluazio txostenetan ez da asko sakontzen. Zenbaki potrozo bat jartzen da ikaslearen esfortzua guztia adierazteko. Edo, `Segi horrela´´ modutako iruzkinak ere jartzen dira. Ebaluazio-txostenetan, hainbat datu eman behar ziren. Ez soilik zenbakitxo bat. Adibidez Jarrera aldean OSO ONDO Kontzeptuak BIKAIN eta gero ohar batzuk ikaslearen egoera adierazteko.


Irakasgai batzuetan, oso gauza konkretuak ebaluatzen dira. Adibidez, ebaluaketa bakoitzan 2 azterketa egiten dira. Azterketa hoiek, hamar puntuetatik zortzi puntu balio dute. Niretzat, azterketek portzentai oso altua hartzen dute. Adibidez, Euskara arloan, irakasle batzuk, gramatikako azterketak egiten dituzte. Baina, selektibitate proban, idazlan bat eta mintzamen proba bat osatutako azterketa da. Hobe da, idazlanak eta mintzamen prbetako azterketak egitea eta gramatikako ariketak egitea, baina soilik ariketak errepaso moduan.

A) Ikasleen ebaluazio txostena:

1.Aaron Abad Abadia:

Ikasle ona da, baina asko hobetu behar du. Kontzeptuak harrapatzen ditu oso azkar. Kontzeptu hoiek jakitearekin berarentzat nahikoa da. Eta berarentzat ikasgaia kontzeptuen inguruan biratzen du. Azterketetan oso nota onak ateratzen ditu, baina, ikasten duena ez du ondo ulertzen eta horrek eraso egiten dio hurrengo gaian.

Lanak, egunean entregatzen ditu eta oso aurkezena onekin eta oso lan mamitsuak eginez.

Klasean atentzioa jartzen du, baina, zerbait galdetzen diodanean, ez dit ondo erantzuten. Klasean atentzioa jartzearekin ez da nahikorik. Klasean apunteak hartu behar dira, kontzeptuak hobeto hartzeko.

Horretaz aparte, oso pertsona ona eta majua da. Aaronek, ez ditu arazorik inorekin eta klaseko giroa hobetu egiten du beraren alaitasunarekin.

2.Beatriz Beltran Bedia:

Ikasle bikaina da. Kontzeptuak oso azkar eta ondo harrapatzen ditu. Azterketetan oso nota onak ateratzen ditu. Baina azterketetan, kontzeptuak bere hitzez eta oso ondo azaldutak jartzen ditu. Horrek, beraren bizitzarako oso ondo etorriko zaio. Oso azalpen onak ematen ditu, azterketetan eta ahozkoetan.

Lanak, egunean eta primeran entregatzen ditu. Oso lan mamitsuak egiten ditu. Haren lanak, bikaineko lanak dira gehienak. Diskurtzoetarako balio handia du Beatrizek.

Klasean arretaz entzuten ditu nire azalpenak. Gelan entzuten duenarekin, azterketak egiteko prest dago. Neu kontzeptuak azaltzerakoan, berak hartutako apunteekin oso ondo azaldu ahal du. Metodo hori oso ona da eta oso ondo etorriko zaio.

Pertsona bikaina da. Beti, haren ikaskideei laguntzeko prest dago. Eta horrek pertsonen maitasuna ematen dio. Haren ikaskideek asko adoratzen dute Beatriz oso pertsona ona delako eta beti alai dagoelako.

3.Castar Castañeda Castro:

Alfer hutsa. Kontzeptuak oso txarto darama. Haren lorpena 5 bat ateratzea da. Kontzeptuak ez ditu ondo hartzen eta klaseetan oso desanimatuta dago. Galderak egiten diodanean,ez ditu ondo erantzuten klasean adi ez dagoelako.

Beraren euskara ez da batere ona. Aditzekin hainbat arazo ditu. Asko nahasten ditu NOR-NORI-NORK taula NOR-NORK taularekin.

Lanak ez ditu egunean entregatzen eta entregatzen dituenean,aurkezpen txarrarekin eta kalitate alferrarekin entregatzen ditu.Eta batzuetan, ez ditu ezta entregatzen.

Pertsona triste bat da. Klasera beti triste etortzen da. Erantzunak kontrolatu behar ditu. Norekin hitz egiten ari den jakin behar du. Lagunei niri hitz egiten didan moduan hitz egiten die.

4.Dorleta Dobaran Dorretxe :
Ez da ikasle txarra.Kontzeptuak ondo harrapatzen ditu. Baina, klasean entzundakoarekin berarentzat nahikoa da. Hainbat jende, klasean egindakoarekin geratzen da eta gero errepaso txikia ematen dio. Baina, berak ez dio errepasorik ematen eta azterketak ez ditu gainditzen.

Ahozko aurkezpenak ez ditu ondo egiten, ez du euskara maila ona. Baina, euskara arloa animo gehiagorekin hartu egingo balu, nota hobeak aterako zituen eta euskara maila hobetuko zuen.

Lanak oso ondo egiten ditu. Baina, bere euskara maila baxua denez, ez du bere onena ematen iritzia ematerakoan. Iritzi bat emateko euskara maila ona eduki beharko du,bestela iritzi artikuluak egiterakoan ez da ondo azalduko eta beraren puntuazio oso baxua izango da. Gauza bat kontzeptuak ezagutzea da eta beste gauza bat defendatzearen atala da. Nire gomendioa, euskara gehiago ikastea da. Etxera ailegatzean hainbat ariketa egitea eta noski hainbat liburu euskaraz irakurtzea. Horrekin, zeure euskara maila hobetuko duzu.

Oso pertsona majoa da eta oso pertsona alaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario