sábado, 15 de noviembre de 2014

EIVISSA
Wikipedian argitaratutako idazlana (Ikusi nahi ba duzue, https://eu.wikipedia.org/wiki/Eivissa_uhartea)

DATU GARRANTZITSUAK
Eivissa, itsaso Mediterraneoan dagoen uharte bat da eta haren parean, Mallorca, Menorca, Formentera eta beste hainbat uharte txiki daude, uharte horrek, 572 km2 ditu eta 133.702 biztanlek osatzen dute Eivissa.
Kostako longitudea, 210 km-koa da eta 40 haitz eta uharte txiki baino gehiago. Tamaina desberdineko uhartetxoak aldizkatzen diren tokian. Uhartearen arteko distantziak, oso handiak dira (Hegoaldetik-Iparraldera 41 km). Eivissak morfologia oso irregularra du, hainbat menditatik eratua eta haietatik, altuena Sa Talaia izenekoa da, San Jose-ko udalean kokatuta, 475 metroko altitudearekin.
Eivissa uharteak, fama handia du, bere hondartzetako edertasunarengatik, hondartzetako uraren kalitatearengatik, hor antolatzen diren festengatik, eta diskotekengatik. Klub ospetsuen artean, Space-k, Pacha-k, Privillege Ibiza-k, Amnesiak, itsasoko kafea, Es Paradis-eko eta Ushuia Ibiza-k. Portuko aldeak, erakartzen ditu, hainbat turista ere bai.

GEOGRAFIA
Iberiar penintsulatik, 79 km-tara dago, haren ekialdean, Deniaren parean, Mallorcatik 80 km.ra eta Formenteratik 3 km-tara.

TURISMOA
Eivissa uharteak, batez besteko 18-27 urteko biztanleria du, jende oso gutxi bizi da hor urte osoan, jendeak festa egitera joaten dira eta gauean giro itzela egoten da. Eivissako hondartza garrantzitsuenak eta famatuenak, Ses figuerentes eta Talamanca dira.

external image ibiza.jpg external image ibiza.jpg

ETXEKO LANAK
Etxeko lanak, bere izena esaten duen moduan, etxean egiten diren lanak dira. Nire kasuan, etxeko lanak, ikastetxekoak dira, baina, beste kasuetan, garbiketa, sukaldaritza, etxea mantentzea etab. Ere esaten zaie etxeko lanak. Eta idazlan honetan haiei buruz hitz egingo dut, baina nik egiten ditudan etxeko lanak, zehaztuko ditut.

Hainbat gauzetarako baliogarriak dira, irakasleek, klasean teoria ematen dute eta azaldu egiten dute denok ulertarazi arte. Gero, teoria hori aplikatzeko, hainbat ariketa ematen digu, ariketa horiek normalean klasean hasten dira eta gero, etxean bukatu egiten ditugu. Teoria erreforzatzeko balio duela da horren alderik onena. Beste etxeko lan batzuk, adibidez, sukaldaritza, janaria egiteko balio du eta garbiketa, arropa edo hainbat gauza garbi eukitzeko eta erabili ahal izateko, balio du.

Nire ustez, etxeko lan batzuk txikitu behar dira, klasean bidalitakoak asko dira eta denbora asko kentzen dizu. Lehen Hezkuntzako 1. mailan, etxeko lanak jartzen hasten dira, 5 minutu ematen dute etxeko lanetan, 2.mailakoak, 10 minutu, 3. mailakoak 15 minutu, 4. mailakoak 20 minutu, 5.mailakoak 25 minutu eta 6. mailakoak 30 minutu. Institutora pasatzean eta Bigarren Hezkuntzean, etxerako lan asko bidaltzen dute. DBH 1.mailan, 35 minutu egoten gara etxeko lanak egiten, DBH 2 mailakoak, 40 minutu, DBH 3. mailakoak, 45 minutu eta DBH 4 mailan, 50 minutu, eta ikasten dugun denbora kontatu barik. Etxeko lanak handitzen ba ditugu, imaginatu zenbat denbora eman behar genuen etxeko lanak egiten. Sukaldaritza eta garbiketa ez dira txikitu eta handitu behar, orohar sukaldaritzan denbora gutxi ematen dugu eta garbiketan ere bai, baina, denbora gehiago emango bagina sukaldaritzarekin, janari asko egingo genuke eta loditu egingo ginateke, eta gutxiago ematen ba dugu, gosearekin geratuko gara. Garbiketaren kasuan, denbora gehiago ematen ba diogu, arropa barik geratuko ginateke, dena bustita egongo delako eta txikitzen ba dugu, arropa zikina geratuko da zure altzairuan eta arropa zikinarekin joan behar izango zara.

Maisuek eta irakasleek, ez diote garrantzi handia ematen etxeko lanei, positibo eta negatiboak jartzen dute eta ebaluazioan, puntu batean edo gutxiagotan baloratzen dute. Nire ustez, garrantzi gehiago eman behar diete etxeko lanei, etxeko lanekin denbora asko galtzen dugulako. Azterketak egiten ditugu eta garrantzi oso handia ematen diote, adibidez, nire gizarteko irakasleak, zortzi puntutan baloratzen ditu azterketak eta gero bi puntu, koadernoa, jarrera eta etxeko lanak. Nire ustez, puntuazio gehiago hartu behar dute etxeko lanek, ebaluaziozko notetan. Beste aldetik, gure esfortzua etxeko lanak egiten, irakasle gutxik baloratzen dute, beste batzuek pentsatu gabe egin duzula esaten dute, ariketa txarto egiten duzunean. Gero, sukaldaritza, asko baloratzen dugu batzuek eta garbiketa ere bai, batzuetan nire ama ezin duenean egin, nik egingo dudala esaten diot eta berak eskertzen dit asko, eta berak egiten duenean (gehienetan) nik, nire arreba eta nire aita asko eskertzen diogu.

Maisuak, pertsona batek egindako etxeko lanen idazlana erakutsi zigun, eta hor, beste lekuetan, etxeko lanik ez dutela editen ikusi genuen. Etxeko lan gutxiago egiten dute eta Espainarekin konparatuta, haien batez besteko nota gurea baino askoz handiagoa da, ADB. Korean. Horrek, etxeko lanak ez direla oso importanteak nota onak ateratzeko irakasten digu. Finlandian ere, hori gertatzen da, ez dute etxeko lanik eta egiten dugunen batez besteko notarekin konparatuta, haien batez besteko nota altuagoa da, inork ez daki zergaitia, baina azkenean aztertu egingo dute eta erantzuna emango dute. Sukaldaritza eta garbiketa, leku guztietan berdina da.

Etxeko lanak, alde onak eta alde txarrak dituzte. Alde onak eta alde txarren zerrenda kantitate ia berdina da. Alde onak esaten hasiko naiz. Etxeko lanak egitean, nota hobeak aterako dituzu, dudak ateratzen zaizkizu eta andereño edo maisuarengana joan ahal zara, duda hori edo horiek argitzeko. Baina alde txarrak ere dituzte etxeko lanek. Etxerako lanak egiten, denbora asko galtzen duzu beste gauza bat ikasteko. Egun batean, azterketa bat ba daukazu, aurreko egunean, ikasteko orduan, etxeko lanak azkenerako utzi nahi duzu eta 00:00 arte edo gehiagorarte egoten ikasten eta etxeko lanak egiten eta hurrengo egunean ez zaude deskantsatuta azterketa egiteko. Sukaldaritza eta garbiketaren alde ona, jan eta arropa garbi eukiko duzula da eta txarra, denbora galtzen duzula.

Nire ustez, etxeko lanak ez dira beharrezkoak nota onak ateratzeko eta denbora galtzeko balio dutela uste dut. Gero, hainbat irakasleek ez dute esfortsua eta ahalegina kontuan hartzen eta ez dute pentsatzen, hainbat ikasgai ditugula ez bakarrik berak emandako ikasgaia. Nire gelako gehienek pentsatzen dute hori, eta irakasle batzuek ere pentsatzen dute. Irakasleek, ere, etxeko lanak dituzte, gure lanak, azterketak eta kuadernoak zuzentzea, baina, haiek hainbat denbora ematen dute zuzentzen eta guk hamalau orri, egun batetik bestera egin behar ditugu.

external image deberes.jpgexternal image mafalda+stilo.jpgexternal image deberes-cabecera.pngexternal image a0616211a36dec093816f3549e26d140.png

Nire oporrak Tenerifen

(Nire oporretako bidai gogokoenari buruz zerbait azaldu nahi nuen)

1.Teneriferako bidaia prestatu


Lehendabizi, bidai-agentziara joan ginen hegazkinerako billetea eta hotela hartzeko. Egun horretan nik oso pozik nengoen hegazkina probatuko nuelako. Baina arazo handi bat zegoen, ez zeuden egun horretarako Bilboko aireportutik Tenerifeko aireportura joaten ziren hegazkinik eta Madrileko aireportutik atera egin behar izan genuen.Bidaia aste batekoa izan zen.Egunak pasa eta gero, bidaiaren eguna ailegatu zen. Nire ama maletak prestatzen hasi zen.Zenbait arropa eta hainbat bainuko tresnak sartu zituen.

external image agencia-de-viajes-online.jpg



2.Leioatik-Madrilera

Leioatik, goizeko hamaiketan atera ginen kotxearekin. Kotxearekin 4 ordu egin genituen Madrileraino. Madrilera gutxi gora behera arratsaldeko hiruretan ailegatu ginen eta ailegatu bezain laster jatera joan ginen eta gero ziztu bizian aireportura joan ginen hegazkina hartzeko. Gure hegazkina arratsaldeko seietan ateratzen zen, baina arratsaldeko bostak eta erdietan hegazkinaren barruan geunden. Niri hegazkina, beldur asko ematen zidan eta ``Ryanair´´ konpainiarekin joatean beldur gehiago ematen zidan. Konpainia hori fama oso txarra zuelako.

ferrari458600.jpg



3.Barajasetik-Tenerifera


Hegazkina ibiltzen hasi zen Madrileko aireportutik (Barajas) eta azkenean aireratu egin zuen. Airean geundenean nire urduritasuna oso handia zen, baina azkenean oso ondo pasatu nuen eta asko disfrutatu nuen hegazkinean. 3 orduko bidaia izan zen eta oso polita zen hegazkineko leihoetatik hodeiak ikustea. Hegazkina lurreratu zenean Ipar-tenerifeko aireportuan geunden.Eta Tenerifetik abiatzeko, kotxe bat alokatu genuen. Tenerife bi zatitan banatzen da. Hego-Tenerife eta Ipar-Tenerife baina gure hotela ipar Tenerifen zegoen.


4-Hotela

Tenerifeko iparraldean, hainbat lurralde daude eta guk Puerto de la cruz´´ izeneko lurraldean egon ginen PUERTO DE LA CRUZ´ izeneko hotel batean. Hotel hori 4 izarrekoa da eta 7 solairuko hotel polit-polita zen. Guri 5 solairuan egotea tokatu zitzaigun. Tenerifeko maskota, muskerra da eta hotel barruan, igerileku lekuan eta hainbat lekutan hainbat musker zeuden hortik solte. Asko gustatu zitzaidan muskerrarena. Ailegatzean logelaren giltza hartu maletak logelan utzi eta afaltzera (T.I) joan ginen. Afaldu eta gero oso ongi pasatu genuen sugeen erakusketarekin. Hainbat pertsona zeuden sugea ikutzeko baina niri nazka asko ematen didate eta ez nuen sugea hartu. Saioa eta gero, igerilekuaren ``chil-out´´ batera joan ginen. Eta egun horretan, san Francisco bat eskatu nuen eta eman zidaten alkoholarekin eta nik ez nintzen konturatu azkenerako. Eta gero pixka zorabiatuta sentitzen nintzen. Gero, logelara joan eta oso ondo lo egin genuen.

4.jpg




5.Lehenengo eguna


Altxatu eta gero, gosari gozo gozoa hartzera joan ginen. Bazkaria eta gero, Ipar-Tenerifetik buelta bat ematera joan ginen kotxearekin. Ipar Tenerifeko ibilbidera joan ginen denda batzuk ikustera familiari hortik zerbait ekartzeko eta txangoak prestatzeko. Ibilbidea oso luzea izan zen baina gero, hotelera bueltatu ginen, bazkaldu eta igerilekura joan ginen, oso lasai egoteko .Arratsalde osoa egon ginen igerilekuan, eta afaldu eta gero hondartzatik paseo bat egin genuen, eta gero ohera lo egitera eta hurrengo egunera.

5.jpg



6.Hurrengo eguna


Hondartzara joan ginen, beltz pixka bat ipintzeko. Nik tripako minarekin nengoen, baina hondartzan disfrutatu nuen harri oso politak ikusten.Kolorezko harriak oso politak. Hondartza eta gero, berriz igerilekura joan ginen. Eta gauean berriz afaldu eta ohera joan txangoetarako prestatzeko.

6.jpg


7.Txangoak



7.1 Teiderantz


Gure hirugarren egunean, Teiderantz abiatu ginen. Teidera joateko kotxea genuen eta hainbat kurba zeuden ailegatzeko. Asko zorabiatzen zuten, baina azkenean Teidera ailegatu ginen. Teideko ilara itxaron genuen, eta azkenik teleferikoan igo eta Teideren ia gailurrera eraman zigun. Gero, guk permiso bat hartuz, gailur gailurrera ailegatu ginen oinez. Hor goian arnasteko oso zaila zen.Hor Teideko gailurrean sumendia zen eta hainbat urte pasa eta gero oraindik ke pixka bat ateratzen da eta hor ukitzean oso bero zegoen. Teidetik jaitsi bezain laster Hego-Tenerife ezagutzera joan ginen. Hor hainbat herrialde zeuden eta nire aita hortik galdu egin zen kotxearekin. Masca izeneko herrialde oso txikia ikusi genuen. Kurba asko zeukan ailegatzeko eta niri ez zitzaidan batere gustatu. Gero, uharri bat ikusi genuen, oso polita zen. Ia gehien gustatu zitzaidana.
Gero, hotelera bueltatu eta afaldu genuen. Egun horretan bazkaria galdu genuen, baina gosaritik hainbat gauzak eraman genituen hortik jateko.

7.1.jpg



7.2 Loro Park


Egun horretan, bazkaldu eta trena hartzeko ibilbidera joan ginen. Trena hartu eta Loro park-era abiatu ginen. Hor hainbat animali ikusi genituen eta ordu konkretu batzuetan, hainbat ikustaldi zeuden. Lehendabizi izurdeen ikustaldira joan ginen, oso ikustaldi polita izan zen. Izurdeek 2 pertsonei txalupa txikian eramaten zuten buelta bat ematera, eta izurdeek korda batzuk salto egiten zituzten eta hainbat gauza gauza harrigarri. Oso ikustaldi dibertigarria izan zen.Gero, itsas lehoien ikustaldira abiatu ginen. Haiek barre egiten ziguten denoi. Baina hoberena orken ikustaldia izan zen. Haiek, saltoka ibiltzen ziren eta denoi zipriztindu ziguten. Nik busti bustita amaitu nuen, sorte onez nire amak bustiko genuela ba zekiela eta motxilan beste arropa zeukala aldatzeko. Gero, pixka lasaitzeko loro ikustaldia ikustera Joan ginen. Baina niri ez zitzaidan batere lasaitu. Batek, nire besaburuan jarri zen eta niri ez zitzaidan asko gustatu. Baina azkenean loroak niri guapo esatean pixka lasaitu zidan. Animali guztiak ikusi eta gero, Hotelera abiatu ginen lasai-lasai trenarekin. Hotelera ailegatzean, afaldu, chil-out-ean egon eta ohera berriz.

7.2.jpg


7.3 Hondartzen eguna


Esnatu, gosaldu eta hondartzara abiatu ginen. Hotelaren behealdean zegoen hondartzara joan ginen lehendabizi. Gero, harrizko hondartza batera joan ginen. Eta azkenik, eta hoberena ``Las Teresitas´´ izeneko hondartza famatura joan ginen. Hor oso pozik egon nintzen uretan sartuta eta arrainak eta karramarroak harrapatzen. Hondartzan egon eta gero, Mc Donalds-era joan ginen jatera, hoteleko janariaren ordua amaitu zelako. Gero bai, hotelera joan ginen eta dutxara sartu eta Tenerifen bizi den nire aitaren lehengusinarekin geratu ginen zerbait edateko. Hainbat ordu iraun genuen berarekin hitz egiten baina hotelera joatean afaldu eta nire aitaren lehengusinarekin buelta bat ematera joan ginen.


7.3.jpg

8.Ia Amaiera

Amaiera ailegatzen hasi zen eta gure azken gaua zen hotel horretan. Lehendabizi egin genuena gure familiakoei opariak erosi. Gero, guri gustatzen zitzaiguna hartu.Gero bazkaria hartu eta kalera joan ginen gure lagun batzuekin. Gero, hotelera joan ginen eta afaldu eta gero Miss-Misster kids and olds tokatzen zen. Eta denok parte hartzen genuen. Nire arreba eta nik logelara joan ginen guapo-guapo ipintzeko. Irabazten zuenak Gran Canaria´´ uhartera joateko bidaia egiten zieten dohainik. Desfilera ailegatzean, nire izena entzutean atera nintzen eta nire laguna Marcos´´ nire aurretik atera zen. Sailkapenarekin hasi zirenean, nire arreba hirugarrena geratu zen nesken arloan baina niri ez zidaten izendatu. Baina, gero zerrendaketa ikustean bostgarren postuan geratu nintzen 30 mutiletik eta nire laguna 20-ta piku garren postuan geratu zen. Gau hori gure azken gaua zen hotelean eta gogoz disfrutatu genuen.

8.jpg



9.Azken eguna(Tenerife-madrid Madrid-bilbao)

Altxatzean gosaldu eta maletak prestatzera joan ginen. Gero igerilekua eta chil-out a agurtzeko berriz horra joan ginen. Arratsaldean gure logela utzi behar genuen eta logela bat uzten ziguten dutxatzeko eta dena preparatzeko ondo. Gure aurrean 5 mutil eta 5 neska sartu ziren. Guk sartu ginen eta dutxa hartu eta gero hoteletik atera eta aireportura joan ginen. Aireportura ailegatzean kotxea utzi eta gure hegazkinaren ilaran jarri ginen. Kasualidadez, hoteleko 5 neska eta 5 mutilak gure hegazkinean ere zeuden. Baina gure hegazkinavuelling´´ izeneko konpainiakoa izan behar zen baina arazo bat sortu zen hegazkin horretan, nik oso pozik nengoen ryanair konpainiarekin ez genuelako bidaiatuko, baina azkenean itxaroten ez egoteko ryanair´´ hegazkina ekarri zuten eta berarekin egin genuen hegan. Madrilera ailegatzean, autobus batekin hartu ziguten eta aireportuko irteeraraino eraman ziguten.Irteeran gure kotxea hartu eta 4 ordu pasa eta gero gaueko biak ziren eta Leioara ailegatu ginen. Eta ohera sartu eta arratsaldean lagunekin atera eta bizitza normala egin genuen Torreviejara joan arte.
9.1.jpg
999.jpg9.11

Munduko Konskistatzailea

1.DATUAK:

Saila ETB 2an ematen dute, saioa ez da bizian ematen, txapelketa hori grabatu egiten dute eta gero telebistan botatzen dute. Horregatik 2 aurkezle daude, batek Julian Antzi izenekoa da berak txapelketa parte hartu dutenekin egoten da. Abentura hasten denean berak badago hor dena kontrolatzeko eta arauak esateko etb. Baina gero telebistan ematen dutenean debate bat egiten dute horretaz hitz egiteko. Debatea aurkezten duena, Patxi Alonso izeneko bilbotar bat da.

Urte honetako edizioa, 10. izan da, hori esan nahi du 10 urte daramatela telesaioa ematen. 2004 an lehen edizioa izan zen eta Eneko izeneko mutiko batek lehen konkistatzailea izan zen, lehenengo postuan geratu zelako.

Normalean 3 talde egiten dira, eta talde ohietatik irabazle bakarra ateratzen da.

external image showposter.jpg?v=4f880662

2.NON EGITEN DA?

Argentinan egiten den txapelketa da, baina Argentina oso handia da. 3 etapa daude abenturan, lehenengo etapa, taldeka egiten da eta normalean oihan batean egiten da gero bakarkako etapari bigarren etapa deitzen zaio. Hori Patagonian egiten da eta azkenik finala egiteko Patagoniaren ondoan dagoen leku izoztu batera joaten dira egun bat pasatzera eta finala ospatzeko.

Patagonia_subheader3.jpg

3.ZEIN EGUNETAN BOTATZEN DUTE?

Telesaio hau, bi egunetan botatzen dute. Larunbatetan, 22:30etatik 1:30etara, normalean ordu bat hartzen dute kapitulu bat emateko. Igandeetako kapituluetan immunitate jokoan aritzen dira eta izendatu kontuak egiten dute, gero ordu eta erdi gutxi gora behera debatea ematen dute.

Igandeetan, 22:30etatik 1:30etara botatzen dute ere, kapitulua ere 1 ordu gutxi gora behera irauten du baina kapitulu horretan izendatuen duelua ematen dute eta gero debatean, txapelketatik kanpo geratzen denari elkarrizketa txikia egiten diote.

eneko_foto300x168.jpg

4.IZENDATUAK, KANPORAKETAK, ARAUAK ETA IRABAZLEAK

Izendatzeko hainbat eratan egin ahal dute. Taldeko etapan daudenean, beraien taldearen artean nominatzen dira . Urte honetan, 3 kanpamentu egon dira, immunitate jokoa irabazten zuena ez zuen nominatzen, bigarren postua irabazi zuen taldea, denen aurrean esaten zuten bere nominaizoak. Bakoitzak bati ematen zion nominazioa.

Hortik 2 pertsona ateratzen ziren baina gero “Guaranie” izeneko talde bat aukeratzen zuen nork joango zen duelura. Gero immunitate jokoaren galtzaileak, taldeko inork ez zuen ikusten nominazioak baina gero nominazio gehien zuten 2 pertsonek joaten ziren duelura eta dueluan, Guaranietik atera den pertsona, aukeratu behar du norekin duelatu galtzaileen taldetik aukeratutakoak. Gero duelua amaitzean galtzailea kanpora joaten da eta bestea berriz txapelketara bueltatzen da.

(Adibidez, A,B eta C taldeak, jokoa egiten dute, A lehenengo postuan geratzen da, B taldeak, bigarren postua irabazten dute eta C taldeak jokoa galtzen du. A taldea, immunitatea irabazten du eta ez dute nominatzen. B taldeak, denen aurrean esaten dute bere taldeko kide bat, duelura joateko eta azkenean, nominazio gehien dutenak nominatuta daude, eta haien artean ``Guaranie´´ tribuak, 1 aukeratzen du duelura joateko. C taldea, papertxo batean jartzen dute bere nominatuaren izena eta nominazio gehien jaso dutenak duelura joaten dira. Gero B taldetik, atera den nominatua aukeratzen du C taldeko pertsona bat berrekin duelua egiteko)

Etapa guztiak egitean eta hoberenak geratzean....

Irabazlea aukeratzeko, duelu bat egin behar dute. Finalean bakarrik 4 pertsona egoten dira normalean. Irabazlea, 10000 euro irabazten ditu, eta gero audientziak, aukeratzen duena, 3000 euro.

3.jpg

conquis12_diana-nominada_foto300x168.jpg







5.URTE HONETAKO HAINBAT DATU:

Urte honetan, 3 talde egon dira, “Yaguaretes” “Yakares” “Coaties” Hiru kolore hoiek edizio guztietan izaten dira baina izenak ez dira beti berdinak. Talde bakoitzak, bere kapitaina edo kapitainak dituzte.

Urte honetan gorriak Korta eta Juanito izan dituzte kapitain moduan hori batzuetan ez zen oso ona baina beste batzuetan bai. Gorriak hainbat immunitate irabazi dituzte (5 konkretuki) Haiek 2 etapara gehiengoekin joan ziren, eta haiek paktu bat egin zuten. Beti beste taldeko pertsonei nominatzea, baina Amaia eta Helis izenekoak ez zuten paktu hori ondo egin eta Amaia biak joan egin dira

Berdeak, beste edizioko partaideekin egin da taldea. Baina, kapitaina Manu Maritxalar izenekoa izan da. Hori kapitainetik txarrena izan da nire ustez. Berdeak azkenean desagertu ziren eta bakarrik 3 pertsona geratu ziren eta beste bi taldeetan banatu ziren. Diana urdinera joan zen eta Eneko (lehenengo edizioko irabazlea) eta Leon gorrira joan ziren.

Urdinak, David Seco izeneko kapitaina zeukaten. David Seco Leioan bizi da. Hainbat immunitate jokoak irabazi dituzte eta bakarrik 1 galdu dute. Eta bigarren postuan hainbat aldiz geratu dira. Haiek hainbat pertsona eraman zuten 2. etapara, gorriak baino gutxiago. Urdinak, biki batzuk zituzten eta bikietatik 1 finalera pasatu zen. Finala, Eneko Van Herensuge irabazi du, munduko konkistatzailearen lehenengo edizioko irabazlea, eta Irene eta Sheila (bikiak) audientziaren gogokoenaren saria irabazi zuten

6.ELKARRIZKETAK

Olaia, Aroa eta hirurok Metxa ikustera joan ginen Barakaldora, gero Rebeka ikustera joan ginen Bilbora eta azkenik David Seco ikusi genuen Leioatik. Urte honetako munduko konkistatzailea hoberena izan da, hurrengo urtekoa hoberena izatea espero dugu